XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERLIJIO-IRUDIDUN OLA

Bearko ditugun gaikiak: irudi bat edo erlijio-gai bat; komeni dan aiñako ol zabala; kolakia; urre-opilla; mixtion; lixa; argizaria, barniza eta lore igarrak.

Tresnak: marrazkirako tresnak guraizak, oiñetakoen igortzikia edo sustraizko eskuilla zaarra.

Lenengotik olari zaar itxura ematen aalegindu bear dugu.

Ortarako zabalera guztian erre, su artzen utzi gabe.

Gero busti eta ondo legortuta dagonean, lixaz leundu eta sustrai-eskuillarekin, beti egurraren zaiñen aldera lan egiñez.

Ondo garbitu eta oiñetakoentzat erabiltzen dan argizari gaztain koloreduna igurtzikiarekin eman, iru lau bider.

Ordu batzuk geldi utzi ta gero diztira atera.

Irudia moztu (erlijio-gaia izan bear du eta aal dala antxiñako laukien baten berriztapena), egal guztietatik gain gaiñez erre eta olean itsasten dugu, erditik egaletara indar eta igortziak egiñez (2 irudia).

Urre-opilla, estaiñu paperaren antzeko orri meetan etortzen da, baiña urrezkoa.

Purpurin urretsua erabil daiteke bere ordez.

Koroe eta irudiaren urrezko ataletan erabilliko dugu.

Arkatz batekin urrea eman bear diran zatiak markatu eta pentzel batekin mixtion pixkat eman (barniz berezia).

Amabost minutu inguru legortzen utzi, eta bere gain urre-opillaren azalak itsasten joan, zati guztiak bete arte.

Legortzen utzi ta atzamarra gaiñetik erabilli dana leun-leun utzi arte.

Azkenez, apaingarri bezala, lore igarrak itsatsi (1 irudia).

EGINKIZUNA Erakutsi danaren arabera beste ol bat egin.

Ola erretzen / irudia itsasten.